Euskal kantuaren intonazio berezia

2019/01/11

Urtarrilaren 17an, arratsaldeko 18:00etan, Agustin Mendizabal etnomusikologoak mintzaldi bat eskainiko du Baionako Euskal Museoan. Euskal kantuaren intonazio berezia izanen du aipagai, Euskal etnopoloaren labelaren karietara antolatu ahozkotasunari buruzko mintegiaren baitan.

Euskal kantuaren intonazio berezia
Agustin Mendizabal © Biarritz Studio Photo

Iparraldeko herri-kantaera tradizionalak dituen ezaugarrien artean, bada bat nortasun berezia ematen diona eta adituak aspaldidanik harritu izan dituena: intonazio neutro edo erdibidekoa deitzen ahal duguna. Hitzaldian, gisan honetan emandako hainbat kantu entzungo ditugu.

Agustin Mendizabal etnomusikologoak hori aipatuko du Euskal kantuaren intonazio berezia: Zuberoa, Baxenabarre eta Lapurdiko lekukoak izeneko mintzaldian.

Mintzaldia euskaraz iraganen da, bat-bateko itzulpenarekin frantsesez.

Ahozkotasunari buruzko mintegiaren karietara antolatua da.

Xehetasunak

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)