Euskal hitzorduak #4: EKE-k elkarlanean segitzen du Malandain Ballet Biarritzekin
Rendez-vous basque – Euskal hitzorduak, EKE-k eta Malandain Ballet Biarritz Koreografia Zentro Nazionalak urte anitzetan eraman duten partaidetzaren emaitza da. Laugarren edizioa 2019ko azaroaren 6tik 11ra iraganen da.
EKE baliabide-zentro ezagutua eta ezinbesteko partaidea euskal kulturari dagokionez. Halaber, akuilatzaile lan garrantzitsu bat egiten du euskal kultura kultura politika ezberdinetan sartzeko eta garatzeko, hala nola lurraldeko ikusgarrigintza alorreko egitura labelizatuetan.
Horrela, Malandain Ballet Biarritzekin eramaten den partaidetzari esker, Rendez-vous basque – Euskal hitzorduak ekitaldia antolatuz, euskal kulturari Koreografia Zentro Nazional horren programazioan sartzeko aukera eskaintzen zaio. Hitzordu hori aukera paregabea da euskal sorkuntzaren aniztasunean murgiltzeko, lengoaia garaikidea eta tradizionala nahasten dituzten dantza ikusgarri berritzaileen programazioari esker. Rendez-vous basque – Euskal hitzorduak ekitaldiaren laugarren edizio honek, Donostiako Aukeran Dantza Konpainiaren Biz Hitza sorkuntza berria errezibituko du, So.K Konpainiaren G.E.S.S. ikusgarria, Bilaka-ren Saioak edo Maritzuli Konpainia. Egitarau osoa hemen.
Gehiago jakin
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)