Euskal etnopoloaren 3. mintegia abian da
Hirugarren urtea da EKE, EHESS eta Euskal etnopoloko labelaren partaideek (aurten, Euskal Museoa eta IKER bereziki) mintzaldi ziklo bat antolatzen dutela.
Bertsularitza, elebitasuna, hizkuntz ikasketa… lehen hiruhila honetan landuko diren gaiek erdiz erdi hunkitzen dituzte Euskal etnopoloaren lan ardatzetarik bi: ahozkotasuna eta hizkuntza aniztasuna.
Lehen lau mintzaldi hauek badute ere beste berezitasunik.
Alde batetik, IKER euskara eta euskal testuen ikerketa zentroarekiko partaidetza azkarra adierazten dute. Alabainan IKER-ek bere 20 urteak eta CNRS-aren 80 urteak ospatzen ditu aurten. Karia hortara, lau mintzaldietarik bi IKER-ekin antolatuak dira, CNRS eta Paue-Aturriko Aldeko Unibertsitatearen laguntzarekin.
Bestalde, abenduko azken mintzaldiak, Euskal kultur erakundeak Clarenza kultur zentroarekin Hazparneko zapatagintzari buruz daraman proiektu baten berri ematen du.
Zikloaren lehen hiru mintzaldiak Baionako Euskal Museoan iraganen dira, azkena aldiz Hazparnen. Denak euskaraz edo frantsesez izanen dira, bat-bateko itzulpenarekin, urririk eta deneri irekiak.
Egitaraua
- 2019ko urriaren 24a, osteguna, 18:00, Baionako Euskal Museoa: Hiztun berriak eta bertso-mundua. Legitimatu a(ha)la auzitan jarri?, Miren Artetxe Sarasola, bertsularia eta euskal soziolinguistikan ikerlaria, Euskal Herriko Unibertsitatea
- 2019ko azaroaren 14a, osteguna, 18:00, Baionako Euskal Museoa: Nola identifika hizkuntzaren nahasmenduak haur elebidunengan?, Philippe Prévost, Irakasle ikertzaile, Tours-eko unibertsitatea – IKERekin ko-antolatua (CNRSeko UMR 5478, Euskara eta euskal testuen ikerketa-zentroa)
- 2019ko abenduaren 3a, asteartea, 18:00, Baionako Euskal Museoa: Nola hasten dira niniak beren lehen hizkuntz(ar)en ikasten?, Judit Gervain, Ikerketa Zuzendaria, CNRS & Université Paris Descartes – IKERekin ko-antolatua (CNRSeko UMR 5478, Euskara eta euskal testuen ikerketa-zentroa)
- 2019ko abenduaren 19a, osteguna, 20:00, Hazparneko Les Tilleuls hotel-jatetxea: Hazparneko zapatagintzaren memoria ahozko testigantzetan, Aitzpea Leizaola, antropologoa eta konferentzia irakaslea, Euskal Herriko Unibertsitatea – Clarenza kultur zentroarekin ko-antolatua
Xehetasunak
- Harremana: Terexa Lekumberri (EKE) - lekumberri@eke.eus / 05 59 93 38 74
- 2019-2020ko mintegiaren 1.hiruhilako egitaraua (PDF)
- Etnopoloa
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)