Euskal balada historikoak

2019/02/10

Otsailaren 21ean, arratsaldeko 18:00etan, Jabier Kalzakorta euskal filologia Doktoreak mintzaldi bat eskainiko du Baionako Euskal Museoan. Euskal balada historikoak izanen ditu aipagai, Euskal etnopoloaren labelaren karietara antolatu ahozkotasunari buruzko mintegiaren baitan.

Euskal balada historikoak
Jabier Kalzakorta © Euskaltzaindia.eus

Euskal baladen corpus-ean, balada historikoak dira interesik handiena sortzen dutenak. Balada horien berri emanen da hiltzaldian.

Jabier Kalzakorta euskal filologia Doktoreak hori aipatuko du Euskal balada historikoak izeneko mintzaldian.

Mintzaldia euskaraz, bat-bateko itzulpena frantsesez.

Ahozkotasunari buruzko mintegiaren karietara antolatua da.

Xehetasunak

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)