Euskal artistak Cenon-en Aquitaine.eus programari esker

2019/10/25

Azaro honetan, euskal kulturaren inguruko ekitaldi ezberdinak antolatuak dira Bordele ondoko Cenon herriko Le Rocher de Palmer aretoan. Alde batetik, hilabete guzian, Juantxo Puerta Extremera eta Ignacio Rubio González nafartar argazkilarien obrak ikusgai izanen dira eta bestetik, hilaren 5an Mielotxinen eta Iñaki Salvador Sexteten kontzertuak preziatzeko parada izanen da. Ekitaldiak Aquitaine.eus mugazgaineko lankidetza programaren baitan antolatzen dira.

Euskal artistak Cenon-en Aquitaine.eus programari esker
"San Fermín & Rock’n rolla" erakusketa © Juantxo Puerta Extremera et Ignacio Rubio González

2016an, Euskal kultur erakundeak eta Etxepare Institutuak, Akitania Berria - Euskadi - Nafarroa Euroeskualdearekin batera, Aquitaine.eus izeneko programa bat abiatu zuten. Honek, Ipar Euskal Herriko, Euskadiko eta Nafarroako kultura eragileen mugikortasuna eta hedapena, eta orokorki mugazgaineko lankidetza sorkuntzak sustatzen ditu Akitania Berrian. Ondorioz, urtero, euskal artista batzuk programatuak dira Cenon-eko Rocher de Palmer aretoan.

Aurtengo erakusketan, Juantxo Puerta Extremera eta Ignacio Rubio González nafartar argazkilarien obrak ikusgai izanen dira azaroaren 5etik 27 ra. Hogeita hamar argazki, rockaren, kirolaren edo San Fermineko besten ingurukoak proposatzen dituzte.

Bestalde, azaroaren 5ean, 20:30etan, bi kontzertu eskainiak izanen dira Mielotxin eta Iñaki Salvador Sextet taldeekin.

Gehiago jakin

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)