EKE-k eta ESTIA-k urte batzuetako partaidetza hitzarmena izenpetu dute

2019/12/12

Teknologia berrien alorrean ikerketa eta euskal kultura uztartzeko asmoz, Bidarteko Izarbel teknopoloan kokatua den Baiona-Euskal Herriko Merkarataritza Ganbarako ESTIA ingenieritza eskolak eta Euskal kultur erakundeak urte batzuetako partaidetza hitzarmena izenpetu berri dute.

EKE-k eta ESTIA-k urte batzuetako partaidetza hitzarmena izenpetu dute
Ezkerretik hasita Patxi Elissalde, ESTIA-ko zuzendari orokorra, André Garreta, Baionako Merkatal Ganbarako lehendakaria, Séverine Dabadie argazkilaria, Pantxoa Etchegoin EKE-ko zuzendaria eta Juhane Dascon ESTIA-ko misio karguduna eta EKE-ko administralaria

Hitzarmenaren izenpetzea 2019ko abenduaren 5ean iragan zen Angeluko Olatu Lekun, bertan estreinatzen zen Séverine Dabadie argazkilariaren erakusketa baten aurkezpenaren karietera. André Garetta, Baionako merkatal ganbarako lehendakaria eta Pantxoa Etchegoin EKE-ko zuzendaria izan ziren izenpetzaileak.

Partaidetza hitzarmen hortan bermatuz, bi eragileek hitz ematen dute euskal kultura, teknologia berriak eta enpresa-izpiritua uztartuko dituzten ekimen ezberdinak antolatuko dituztela. Aholkuak, jakintza trukaketak, bitartekaritza lana eta adibidez industria kultural eta sortzaileen inguruko egitasmo amankomunen muntaketa.
Horrelako ekimenek gauzatu eta indartuko dituzte EKE-ren eta ESTIA-ren arteko aspaldiko harreman azkarrak.

Gehiago jakin

Argazki galeria

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)