Durangoko azokaren 54. edizioa prestatzeko bilkura

2019/07/11

2019ko abenduaren 5etik 8ra, Durangoko Azokaren 54. edizioa ospatuko da. Aurten ere, EKE-k azokan parte hartu nahi duten egiturak lagunduko ditu. 

Durangoko azokaren 54. edizioa prestatzeko bilkura
© Durangoko azoka

2019ko irailaren 4an, goizeko 9:30etan, informazio bilkura izanen da Lota Jauregian (Uztaritze). Bilkuraren aipagaiak:

  • Parte hartzeko baldintzak eta izen emateak
  • 2019ko araudiak
  • Berritasunen aurkezpenak eta katalogoa
  • Komunikazioa
  • Galdera-erantzunak

Horrez gain, 2018ko edizioaren bilana eginen da.

Orain duela hamahiru urte abiatu Gerediaga elkarte antolatzailearen eta Euskal kultur erakundearen arteko partaidetzari esker, Ipar Euskal Herriko ekoizpenak argiago agertzen dira Durangoko azokan.

Xehetasunak

Oraindanik interesatuak diren argitaletxe eta diskoetxeak gurekin harremanetan sar daitezela  helbidera idatziz edo 05 59 93 25 25 zenbakira deituz.

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)