CERDO baliabide zentroaren aurkezpena ikusgai

2019/09/01

Joan den ekainaren 25ean, Euskal kultur erakundeak CERDO baliabide zentroaren aurkezpen bat antolatu zuen bere Uztaritzeko egoitzan. Zentro honek Poitou-Charentes-Vendée eskualdeko ahozkotasuna ikertzen eta baloratzen du. Aurkezpenaren bideoa ikusgai dago.

CERDO baliabide zentroaren aurkezpena ikusgai
Josette Renaud, UPCP-Métive sarearen zuzendaria (ezkerrean) eta Stéphanie Coulais CERDO-ko koordinatzailea (Argazkia © Jakes Larre - EKE)

1993. urteaz geroztik, eskualdeko UPCP-Métive egituraren barnean kokatua den CERDO (ahozkotasunari buruzko azterketa, ikerketa et dokumentazio gunea) zentroak Poitu-Charentes-Vendée lurraldeetako kultura ondarearen dokumentuak biltzen ditu (gehienak argitaragabeak).
Batez ere biltzaile desberdinek tokian-tokiko lekukoekin egin bideo, soinu-grabaketak eta argazkiak.
CERDO zentroak artxibo horien kontserbazioa, numerizazioa, dokumentazioa eta balorapena segurtatzen ditu.
Frantziako Liburutegi Nagusiaren (BnF) partaide da ere.

Euskal etnopoloaren "Dokumentazioa & numerikoa" tailerren karietara, topaketa bat proposatua  izan zen dokumentazio zentro horren ezagutzeko.

Hizlariak: Josette Renaud, UPCP-Métive sarearen zuzendaria eta Stéphanie Coulais CERDO-ko koordinatzailea. Biek Frantziako Poitou-Charentes-Vendée lurraldeetan ahozko memoriaren baloratzeko daramaten lan paregabearen berri emanen ziguten, dokumentazioa/numerizazioaren arloetan darabiltzaten arauak eta lan egiteko moldeak agerian utziz. 

Xehetasunak

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)