Bretainierazko ahozko ohiduraren eresiak historiarentzat iturri
Apirilaren 18an, arratsaldeko 18:00etan, Eva Guillorel, historia modernoan konferentzia Irakasleak, mintzaldi bat eskainiko du Uztaritzeko Lapurdi gelan. Bretainierazko ahozko ohiduraren eresiak historiarentzat iturri gisa aztertuko ditu, Euskal etnopoloaren labelaren karietara antolatu ahozkotasunari buruzko mintegiaren baitan.
Ahozko ohidurari esker bildu bretainierazko eresia asko, XVI-XVIII. mendeen artean iragan tokiko gertakariei lotuak dira. Eresien azterketak, iturri idatziak osatzen ditu, Bretainiako Erregimen Zaharreko historia soziala eta kulturala dokumentatuz.
Éva Guillorel historia modernoan konferentzia Irakasleak hori aipatuko du Bretainierazko ahozko ohiduraren eresiak historiarentzat iturri izeneko mintzaldian.
Mintzaldia frantsesez, bat-bateko itzulpena euskaraz.
Ahozkotasunari buruzko mintegiaren karietara antolatua da.
Xehetasunak
- Ikus hitzaldiaren bideoa
- Euskal kultur erakundea - Terexa Lekumberri
- www.etnopoloa.eus
- 2018-2019ko mintegiaren egitarau osoa (PDF)
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)