2019ko Durangoko azokan parte hartzeko izen emateak irekiak dira

2019/08/25

2019ko abenduaren 5etik 8ra, Durangoko Azokak bere 54. edizioa ospatuko du. Azokan parte hartzeko izen emateak Euskal kultur erakunderen bidez eginen dira irailaren 25a arte.

2019ko Durangoko azokan parte hartzeko izen emateak irekiak dira
© Euskal kultur erakundea

Orain duela hamahiru urte abiatu Gerediaga elkarte antolatzailearen eta Euskal kultur erakundearen arteko partaidetzari esker, Ipar Euskal Herriko ekoizpenak argiago agertzen dira Durangoko azokan.

EKE-ren laguntzari esker, Iparraldeko egiturek dirulaguntza bat eta laguntza tekniko bat izaten dute. Horrela, erakusmahaia atxikitzeko abantailak dauzkate eta errazago sartzen dira azokaren programazioan (ikusgarriak, kontzertuak, liburu aurkezpenak, mintzaldiak, eztabaidak, ...).
Horrez gain, urtero EKEk Ipar Euskal Herriko egituren berritasunak biltzen dituen katalogo bat plazaratzen du.

Interesatuak diren argitaletxe eta diskoetxeak gurekin harremanetan sar daitezela helbidera idatziz edo 05 59 93 38 72 zenbakira deituz.

Xehetasunak

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)