"Zazpi senideko" antzezlana Baionako Etxepare lizeoan

2018/03/23

2018ko martxoaren 30ean, Baionako Etxepare Lizeoko ikasleek Axut !-en, Artedrama eta Le Petit Théâtre de Pain antzerki taldeen "Zazpi senideko" obra berria ikusteko parada izanen dute. Aitzineko bi egunetan ere, hainbat tailerretan parte hartzeko parada ukanen dute. Sorkuntza laguntzeaz gain, Euskal kultur erakundeak lizeoan iraganen diren mediazio tailer batzuk sustatzen ditu.

"Zazpi senideko" antzezlana Baionako Etxepare lizeoan

Berriki estreinatua izan den  Artedrama eta Le Petit Théâtre de Pain taldeen Zazpi senideko antzezlan berriak bere ibilbidea jarraitzen du.

Bira horren barnean, emanaldi berezi bat antolatua da 2018ko martxoaren 30ean Baionako Etxepare Lizeoan 20:30etan eskainiko dutena. 

Ikusgarria ikasleen aitzinean eskaini aitzin, bi egunez hainbat tailer antolatuak izanen dira lizeoko ikasleekin.

Euskal kultur erakundea partaide da

Zazpi senideko - Ondoko emanaldiak

Xehetasunak

 

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)