Sarean dira "Euskararen munduak" kolokioaren hainbat bideo
Joan den ekainaren 29an Euskal Etnopoloaren labelaren baitan, EKE-k eta EHESS-ek euskararen indar-guneen inguruko gogoetaldi bat antolatu zuten IKER eta Euskaltzaindiaren partaidetzarekin, Baionako Fakultatean. Egunean zehar mintzatu ziren hainbat eragileren hitzartzeak sarean ikus daitezke.
Ikusten ahal diren bideoak:
- Hizkuntza guttituak munduan: egoerak eta perspektibak Hizkuntza-ekologiaren ikuspegitik
Belen Uranga, Soziolinguistika Klusterreko hizkuntza teknikaria, EHU-ren Munduko Hizkuntza Ondarearen UNESCO Katedraren kidea, Garabide elkarteko kolaboratzailea - Euskararen bidaia, sustraietatik adarretara
Garbiñe Iztueta, Etxepare Euskal Institutuko Euskara sustatzeko eta hedatzeko zuzendaria.
Jose Francisco Zinkunegi, Etxepare Euskal Institutuko Euskara munduan-en koordinatzailea - Zein da oraiko ikasleen eskolatzeko moldatzen dugun euskara mota?
Jon Casenave, unibertsitateetako irakaslea (Université Bordeaux-Montaigne, UPPA) Euskal ikasketen sailean, Euskal literatura eta euskararen didaktika aztertzen ditu, IKER-UMR 5478 laborategian - Euskaltzaindiaren ibilbideak euskararen estandarizazioan
Xarles Videgain (Euskaltzaindia) - Komunikabideak, herria batzeko, euskararen bidez
Eneko Bidegain, irakaslea Mondragon Unibertsitatean, kazetaria, idazlea - Euskalgintza eta feminismoa: bidaikidetza oparo posible bat
Lorea Agirre Dorronsoro, kazetaria, kultur antropologian masterduna, EHU-ko feminismoa eta genero berdintasuneko doktoregaia, Jakin aldizkariko zuzendaria
Gehiago jakin
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)