"Pastorala, bi munduen artean" izeneko mintzaldia Baionan

2018/01/30

2017an emana izan zaien "Etnopolo" labelaren karietara, Euskal kultur erakundea-k eta EHESS eskolak ahozkotasunari buruzko mintegi bat antolatzen dute Baionan. 2017an bi hitzaldi eta aurtengo urtarrilan beste bat iragan ondoan, ondoko hitzordua otsailaren 8an finkatua da. Egun horretan, Pierre Vilar Baionako Fakultateko Konferentzia Irakaslea Zuberoako pastoralaz mintzatuko da. Mintzaldia urririk izanen da eta deneri irekia.

"Pastorala, bi munduen artean" izeneko mintzaldia Baionan

Frantziako Kultura ondare immaterialaren Batzorde Nazionalak Euskal Kultur Erakundeak eta EHESS (Gizarte Zientzietako Goi Mailako Ikasketen Eskola) eskolak aurkeztu partaidetzari « Ethnopôle basque - Euskal Etnopoloa » labela eman dio 2017ko urtarrilaren 12an.

Ahozko ondarea eta ondare immateriala « Ethnopôle basque - Euskal Etnopoloa »-ren ikerketa eta ekintza gaietarik bat da. Horren karietara, 2017-2018an, EKE-k, EHESS eskolarekin partaidetzan (Georg Simmel Zentroa), zortzi hitzorduz osatzen den lehen mintegi bat antolatzen du, ahozkotasunaren gaiaren inguruan.

Ondoko hitzorduak

  •  2018ko otsailaren 8a, osteguna, 18:00-20:00 : Pastorala, bi munduen arteanPierre Vilar, Baionako Fakultateko Konferentzia irakaslearekin
  • 2018ko martxoaren 1a, osteguna, 18:00-20:00 : Gerra ondorengo memoria ahozko testigantzen bidezAitzpea Leizaola, Euskal Herriko Unibertsitateko Antropologia irakaslearekin
  • 2018ko apirilaren 12a, osteguna, 18:00-20:00 : Euskaraz bizitzeko, Ixabel Etxeberria ikertzailearekin
  • 2018ko maiatzaren 15a, asteartea, 18:00-20:00 : Amsterdameko Unibertsitateko Enoch Aboh, Hizkuntzalaritza irakaslearekin

Mintzaldiak euskaraz ala frantsesez eginen dira, bat-bateko itzulpenarekin

Xehetasunak

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)