Nazioarteko Inprobisatzaileen Bira Baionan
2018ko urriaren 13an, Nazioarteko Inprobisatzaileen Bira Baionatik iraganen da. Donostia 2016 - Europako Kultur Hiriburuak, Euskal kultur erakundeak, Haizebegi Festibalak, Lankuk eta Mintzola Ahozko Lantegiak antolaturik, Kubako, Argentinako eta Euskal Herriko lau bertsulari arituko dira. Hitzordua 18:00etan emana da Arteen Erdigunean.
- Bertsulariak: Araceli Argüello (Argentina), Amets Arzallus (Euskal Herria), Tomasita Quiala (Kuba), Jone Uria Albizuri (Euskal Herria)
- Gai-jartzailea: Maite Berriozabal
Bira horren barnean, beste hainbat saio antolatuak dira Iruñean, Erandion, Hernanin, Gasteizen eta Donostian.
Xehetasunak
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)