Maite Barnetche kazetariaren altxorrak Euskal kultur erakundean ikusgai

2018/12/19

Euskal kultur erakundeak eta INA - Frantziako entzun-ikusen erakundeak (Tolosako adarra - INA Délégation Pyrénées) lan amankomuna abiatu zuten 2017an Maite Barnetche (1941-1986) kazetariak 1971 eta 1985 artean zuzendu "Euskal Herria Orai eta Gero" telebista emankizunen baloratzeko. Elkarlan horren ondorioz EKE-ko egoitzan, Uztaritzen, kontsultagarri dago funts paregabe hori.

Maite Barnetche kazetariaren altxorrak Euskal kultur erakundean ikusgai
Mikel Erramouspe (EKE-ko lehendakaria), Xantal Barnetche (Maite Barnetcheren alaba), Hélène Bettembourg (INA), Pantxoa Etchegoin (EKE-ko zuzendaria) © Marion Lastiri (EKE) - D. Velez

1971tik goiti, hilabetean bi aldiz, Euskal Herriko gai guziak jorratu ditu "Euskal Herria Orai eta Gero" emankizunak: laborantza, bertsularitza, arrantza, ekonomia, modernitatea, familia, ikastolak, artea, gazteria, antzerkigintza, lizeo-kolegioak, euskal diaspora, ... Herriz herri, xokoz xoko, Maite Barnetche Euskal Herriko bazter guzietan kurrituko da, egiazko antropologo bat bailitzan. Haren lan eta jendetasun paregabea islatzen dira 300 emankizunetan.

 

Egiazko altxorrak daude INA-ren jabegoan diren dokumentu horietan. EKE eta INA-ren arteko partaidetza-hitzarmenaren karietara emankizun bakoitzaren mamia laburbiltzen duen fitxa egina izan da, aldi guziz testuinguru historikoa eta etnologikoa nabarmenduz. Euskarazko laburpen bat idatzia izan da ere. Tratamendua, INA-ko dokumentazio arau zehatzetan oinarritu delarik. Kattalin Totorika-k eta Maider Bedaxagar-ek eraman dute lan xehe hori.

Orain, emankizun guziak Euskal kultur erakundeko Ahozko ondare kontsultagunean ikusten ahal dira, Uztaritzen, hitzordua hartuz gero (0(033)5 59 93 38 70 zenbakira deituz edo helbidera mezu bat igorriz).
Horien zerrenda www.mintzoak.eus plataforman atxeman daiteke.

 

Zonbeit aipamen prentsan

Gehiago jakin

 

Argazki galeria

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)