Lapurdiko, Baxenabarreko eta Zuberoako herri kontakizunen bilketa eta azterketa
Abenduaren 20an, arratsaldeko 18:00etan, Deustuko Unibertsitateko Maialen Moreno Zubeldia Euskal filologia doktoreak mintzaldi bat eskainiko du Baionako Euskal Museoan. Lapurdiko, Baxenabarreko eta Zuberoako herri kontakizunen bilketa eta azterketa izanen du aipagai. Euskal etnopoloaren labelaren karietara antolatu ahozkotasunari buruzko mintegiaren baitan.
Maialen Moreno Zubeldiak herri kontakizunak bildu ditu Lapurdin, Baxe Nabarren eta Zuberoan 2009-2010 urte bitartean. Transkribatu dituen kontakizun horien ezaugarriez eta beste tradizioetako baliokideen azterketaz mintzatuko da.
Errefera-emailea: Xarles Videgain, Euskaltzain eta Unibertsitateko irakaslea.
Mintzaldia euskaraz, bat-bateko itzulpena frantsesez.
Ahozkotasunari buruzko mintegiaren karietara.
Xehetasunak
- Euskal kultur erakundea - Terexa Lekumberri
- Ikus hitzaldiaren bideoa
- www.etnopoloa.eke.eus
- Baionako Euskal Museoa
- 2018-2019ko mintegiaren egitarau osoa (PDF)
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)