KIMU deialdiaren laugarren edizioa

2018/10/09

Donostia Kulturak eta Euskal kultur erakundeak KIMU programaren laugarren deialdia martxan ezarri dute. Honen xedea haur eta gazteei zuzendutako arte eszenikoetan formakuntza programa bat eskaintzea da. Euskal Herriko lau artista hautatuak izanen dira. Deialdia zabalik izanen da 2018ko azaroaren 5a arte.

KIMU deialdiaren laugarren edizioa

Programaren helburua da master-classekin eta haur antzerki jaialdietan asistentziarekin trebakuntza-ibilbide bat diseinatzea, haur eta gazteei bideratutako euskarazko arte eszenikoen sorkuntza aberasteko eta dinamizatzeko.

Proposamenak aurkezteko epea 2018ko urriaren 5ean hasi eta azaroaren 5ean amaituko da. Lau artistek zuzendaritza artistiko baten laguntza jasoko dute bakoitzaren soslaiarekin ondoen egokitzen den trebakuntza-ibilbidea prestatzeko.

Gastuetarako hautagai bakoitzeko gehienez 3.500 €-ko aurrekontua izango da.

Programaren zuzendaritza artistikoa erakundeek izendatutako ordezkariek osatuko dute: Euskal Kultur Erakundea, Donostia Kultura, Teatro Paraiso eta Biarritz Culture.

Arte eszenikoek gazteenen formakuntza pertsonalean eta intelektualean duten garrantziaz ohartzea dago programa horren oinarrian; bai eta gazteei bideratutako antzerki, dantza, zirko eta txontxongilo eskaintza mugatuari konponbidea bilatu nahia ere. Testuinguru horretan, Hegoaldeko eta Iparraldeko zenbait kultur eragilek bat egin dute bederatzi hilabetetan zehar gauzatuko den trebakuntza-programa pertsonalizatu hau abian jartzeko.

 Egutegia

  • Egutegia Deialdiaren zabalpena: 2018ko urriak 5
  • Deialdiaren itxiera: 2018ko azaroak 5
  • Hautagaien aurre-hautaketa: 2018ko azaroak 16
  • Hautagaien hautaketa definitiboa: 2018ko azaroak 26
  • Programaren hasiera: 2019ko urtarrilak 1
  • Ikerlanaren aurkezpena eta programaren amaiera: 2019ko irailak 30

Gehiago jakin

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)