"Jendeak" emanaldia Senperen
Uztaritzen eta Hazparnen aurkeztua izan ondoan, Ildoka taldearen "Jendeak" izeneko emanaldia Senpereko Larraldean ikusten ahalko da 2018ko urtarrilaren 21ean, arratsaldeko 16:30etatik goiti. Obra osatzen duten 9 kontakizunak, Daniel Landarten Jendeak liburu berritik hartuak dira. Ondotik, liburua erosteko parada izanen da ere.
“Memento goxo bat pasatu dugu” edo “Ez nuen aspaldian hainbeste irri egin”, hara zer zioten jende gehienek Uztaritzen eta Hazparnen Jendeak emanaldia ikusi ondoan.
Bi aldiz arrakasta bildurik, Ildoka taldekoek beren saila segituko dute, eta aurten, lehen aldikotz ariko dira Senperen.
Obra osatzen duten 9 kontakizunak, Daniel Landarten Jendeak liburu berritik hartuak dira, Elkar argitaletxeak plazaratu duena. Ipar Euskal Herriko laborari munduan kokatzen dira, XX. mendean. Delako jendeak, izan haur, gazte ala xahar, gure familietan ezagutu ditugu, edo noizbait, nonbait, kurutzatu.
Istorio bakoitza, egiazkoa edo asmatua, anekdota batetik abiatzen da. Ildoka taldeko sei antzerkilariak dira: Peio Berhokoirigoin, Bernadette Iratzoki-Luro, Jon Itçaina, Armand Jaunarena, Pierre Larre eta Eliane Mendiboure.
Emanaldiaren iraupena : 60 mn.
Ondotik, Jendeak liburua salgai izanen da.
Xehetasunak
- Tfnoa : 05 59 70 33 52
- Daniel Landart
- Ildoka
- Larraldea
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)