Erantzunik ez duten galdera hauek agerian nahi ditu eman Euskal kultur erakundeak ekoiztu eta Oskal Alegriak asmatu erakusketa honek. Horretarako, bidaia bat egin dugu Ipar Euskal Herrian gaindi, Biarritzetik Altzürüküra, Senperetik Ortzaitzera, Bero Etchea, Ixilixila, Ttattola, Oren Urdinak, Singalantenea…izena duten etxeak bisitatuz.
Bidaia honek, gure artean hain aberatsa den onomastika, etxeen izenak aztertzen dituen zientzian barnera eramango gaitu.
Iraganetik, euskal kulturan, etxeek eta etxeen izenek mapa zaharrenak ahoz egiteko balio izan dute, oraindik paperezko kartografiarik ez zegoenean ere. Lanbideak (Arotzena), izengoitiak (Apalena), toponimiak (Arrotz bidea) etxe bati izena jartzeko beti balio izan duten adibideetako batzuk, gaur egun, hobeto edo okerrago, abstraktuagoa den toponimia batekin ordezkatzen ari dira: desioak (Gure Nahia), ametsak (Ametchetan), haizea (Haizatua), izarrak (Goizeko Izarra).
Bisita gidatua
Xehetasunak
- Xokoa gelan ikusgai: sartzea urririk
- www.hitz-enea.com
- www.musee-basque.com