Hernandorena bertsu sariketa 2018
2018ko Hernandorena Bertsu Sariketa irailaren 14an hasiko da. Iaz bezala, hiru kanporaketa eta finala izanen dira. Saio guziak arratseko 21:00etan izanen dira eta orotara 18 bertsularik hartuko dute parte. Euskal kultur erakundea partaide da.
Aurtengo Hernandorena bertsu sariketa iazkoaren ildotik joanen da. Alabaina, aurtengo edizioa ere lau egunekoa izanen da, hots hiru kanporaketa eta finala.
Saio bakoitzean 6 bertsulari izanen dira lehian eta 3 epailek puntuatuko dituzte haien lanak. Saioak, gaztetxeen inguruan izanen dira eta bertako gazteek antolatuko dute saio bakoitza Bertsularien Lagunak elkartearen eskutik.
Gaien sorkuntza eta aurkezpenaz, antolakuntzan parte hartu duten Gazte Asanbladako kideak arduratuko dira.
KANPORAKETAK
- Lehena, Hendaiako Baleak elkartean, irailaren 14an, 21:00etan
- Bigarrena, Donapauleko Aldaka gaztetxean, irailaren 21ean, 21:00etan
- Hirugarrena, Baigorriko Bixentainian, irailaren 28an, 21:00etan
FINALA
Bertsulariak: Peru Abarrategi, Aitor Bizkarra, Sarai Robles, Maialen Akizu, Maddi Sarasua, Unai Mendiburu, Aitor Servier, Eli Pagola, Elixabet Etxandi, Jon Gurrutxaga, Joanes Illarregi, Asier Galarza, Paule Loizaga, Irati Alcantarilla, Ane Zuazubiskar, Jokin Bergara, Txaber Altube, eta Lurdes Ondaro.
Xehetasunak
- Bertsularien Lagunak : 05 59 54 15 04
- Hernandorena bertsu sariketa
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)