Hameka Euskaraz 2018
2018ko martxoaren 8tik 11ra, "Hameka" karrikako arteen fabrikak euskal sorkuntzaren inguruko "Hameka Euskaraz" festibalaren edizio berri bat antolatzen du Larzabalen eta Luhuson. Besteak beste, Rouge Elea eta Hecho en Casa konpainien sorkuntza berriak deskubritzeko aukera izanen da. Horrez gain, Le Petit Théâtre de Pain, Axut ! eta Artedrama konpainien Zazpi senideko antzezlana lehen aldikotz ikusten ahalko da ere. Euskal kultur erakundea partaide da.
Egitaraua
2018ko martxoaren 8 eta 9an Larzabalen
- 20:30etan, Le Petit Théâtre de Pain, Axut ! eta Artedrama konpainien Zazpi senideko antzezlana
2018ko martxoaren 10ean, Luhusoko Harri Xuri gelan
- 20:30etan, Rouge Elea konpainiaren Hau da nire ametsen kolorea sorkuntza
2018ko martxoaren 11n, Luhusoko Harri Xuri gelan
- 16:00etan, Hecho en Casa konpainiaren Izpiliku sasi gibelean gordeturik Cyranok lixibaren usain ona zuen antzezlana
Xehetasunak
- Kontaktua : 05 59 48 55 58 43
- Hameka Euskaraz - Webgunea
- Hameka, karrikako arteen fabrika
- Hecho en casa konpainia
- Le Petit Théâtre de Pain
- Rouge Elea
- Harri Xuri Kultur Gela
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)