Gordetzen eta zabaltzen ditugun funtsak nola deskribatu? Irauten duena eta aldatzen dena

2018/11/02

Etnopoloak lan sail zabala abiatzea du xede, lurraldeko dokumentazio eragile nagusien artean, numerikoak eskaintzen dituen ahalbideen aztertzeko, euskal kulturari lotuak diren edukiak publikoari zabaltzeko, Iparraldean. Karia hortara tailer bat antolatuko da gaur egun erabiltzen diren funtsen deskribapen metodoei buruz, gerokoak aipatuz. 2018ko abenduaren 6an iraganen da Uztaritzen, 14:00etatik 17:00ak arte, Euskal kultur erakundeko egoitzan, Lota Jauregian.

Gordetzen eta zabaltzen ditugun funtsak nola deskribatu? Irauten duena eta aldatzen dena

Hitzartzeak hauek izanen dira:

  • Trantsizio bibliografikoa edo liburutegietako katalogoetan iraultza, (Antony Merle, Paue eta Aturrialdeko Unibertsitateko liburutegia - UPPA)
  • Artxiboa nola deskribatu, metodoak eta tresnak (Nadine Rouayroux, Baionako eta Euskal Herriko Artxibotegiko zuzendaria)
  • Liburutegietako eskuizkribu eta artxiboak artatu : Baionako mediatekaren kasua eta EADren erabilpena (Emilie Gangnat, Ondare Zerbitzua)

Bapateko itzulpena frantsesetik euskarara segurtatua izanen da.

Gehiago jakin

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)