Gerra ondorengo memoria ahozko testigantzen bidez
2017an emana izan zaien "Etnopolo" labelaren karietara, Euskal kultur erakundea-k eta EHESS eskolak ahozkotasunari buruzko mintegi bat antolatzen dute Baionan. 2017an bi hitzaldi eta urte hastapen honetan beste bi iragan ondoan, hurrengo hitzordua martxoaren 1ean finkatua da. Egun horretan, Aitzpea Leizaola Euskal Herriko Unibertsitateko Antropologia irakaslea "Gerra ondorengo memoria ahozko testigantzen bidez" gaiaren inguruan mintzatuko da. Mintzaldia urririk izanen da eta deneri irekia.
2000 urtean, Leonen hobi komunak zabaltzearekin batera, gerra zibila (1936-1939) amaitu eta sei hamarkada beranduago Espainiako gerraren auzia lehertu zen, Trantsizio delakoak ezarritako isiltasuna ituna hautsiz. Deshobiratzeek azaleratutakoa ez ziren soilik gerra frenteko kontuak izan, ordea. Gerra bera baino krudelagoa izan zen gerra ostea, eta bereziki gerra ondoko errepresioa. Ahozko lekukotzek berebiziko garrantzia izan dute lehenik eta behin hobiak kokatu eta topatzeko garaian. Baina baita memoriaren eraikuntzan eta, batez ere, beronen gizarteratzean. Espainiako gerrak Euskal Herrian utzitako arrastoak arakatzea du helburu hitzaldiak, pentsatuaz ahozko lekukotzek duten pisua.
Mintzaldia euskaraz, bat-bateko itzulpena frantsesez
Xehetasunak
- Euskal Kultur Erakundea: 0 (033) 5 59 93 25 25 / info@eke.eus
- www.etnopoloa.eke.eus
- 2017-2018ko mintegiaren egitarau osoa (pdf)
- Ahozkotasunari buruzko mintegia Baionan - Albistea irakur
- Baionako Euskal Museoa
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)