Gazteluma literatur sorkuntzarako burtsa 2018

2018/07/02

Baionako Elkar liburudendak, Elkar fundazioaren eta Euskal kultur erakundearen laguntzarekin, Iparraldeko idazle gazteak euskaraz idaztera lehiatzeko asmoz, Gazteluma X. literatur sorkuntzarako burtsa antolatzen du. Deialdian edonork parte har dezake, 40 urtez petiko adina izanez gero. Egitasmoen aurkezteko azken epea: 2018ko urriaren 15a.

Gazteluma literatur sorkuntzarako burtsa 2018

Bi urtetarik behin antolatua da "Gazteluma" beka.
3.000 euroko dirutza emanen zaio epaimahaiak hautatuko duen eleberria edo ipuin bildumaren idazleari.

Deialdi honetara, narratibazko lanak (eleberri edo ipuinbilduma) egiteko xedeak aurkez litezke, iparraldeko euskara batuan sortuak, beren zati bat edo osotasuna nehon argitaratu gabea dutenak, sarituak izan ez direnak eta beste nehongo idazlan batetik moldatuak ez direnak.

Deialdian edonork parte har dezake, 40 urtez petiko adina izanez gero.

Idazlanaren egitasmoa 2018ko urriaren 15eko helbide honetara igorri beharko da : Elkar argitaletxea - X. Gazteluma Literatur Sorkuntzarako Burtsa - San Andres plaza - 64100 Baiona.

Xehetasunak

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)