Euskararen munduak: indar-guneak eta erronkak - Euskal Etnopoloaren 2. jardunaldiak
Euskal Etnopoloaren labelaren baitan, EKE-k eta EHESS-ek euskararen indar-guneen inguruko gogoetaldi baten eramatea proposatzen dizuete. Kolokio hau, IKER eta Euskaltzaindiaren partaidetzarekin antolatua da heldu den ekainaren 29an, Baionako Fakultatean, administrazioaren eraikinean, 41 anfiteatroan (sartzea Sainte-Claire aparkalekutik).
Hizkuntzak ez dira komunikazio tresna soilak. Munduan izateko manera bat eskaintzen dute, mundua ulertzeko moduak, historia, nortasuna. Euskararen indar guneak aztertzerakoan, bertze hizkuntza gutxituenak ere aztertzen ditugu, mundu eleanitz baten onurak azpimarratuz.
Euskal hiztun komunitateak gaur arteraino heltzeko, estrategiak plantan ezarri ditu, mundua euskaraz bizitzen segitzeko (Sanchez Carrion, "Txepetx", 1987). Gaur egun, diglosia prozesua aurrera doalarik, baina egin den lana baloratuz ere, zein dira euskararen indar-guneak?
Hizkuntzaren erabileraren argazki bat sortuko du kolokioak, memento honetako errealitatearen indar batzuk aztertuz, desafioak eta erronkak marraztuz.
Mintzaldiak euskaraz, bapateko itzulpena frantsesez. Urririk eta deneri irekia.
Egitaraua
9:00-9:20 : Harrera, kafea
9:20-9:40 : Kolokioaren irekitzea
9:40-12:30 : Euskara ikerketa eta irakaskuntzan
Moderatzailea: Urtzi Etxeberria, IKER-UMR 5478 laborategiaren zuzendaria
- 9:40-10:10 : Hizkuntza guttituak munduan: egoerak eta perspektibak Hizkuntza-ekologiaren ikuspegitik - Belen Uranga, Soziolinguistika Klusterreko hizkuntza teknikaria, EHU-ren Munduko Hizkuntza Ondarearen UNESCO Katedraren kidea, Garabide elkarteko kolaboratzailea
- 10:10-10:40 : Euskararen bidaia, sustraietatik adarretara - Garbiñe Iztueta, Etxepare Euskal Institutuko Euskara sustatzeko eta hedatzeko zuzendaria. Jose Francisco Zinkunegi, Etxepare Euskal Institutuko Euskara munduan-en koordinatzailea
- 10:40-11:10 : Euskara euskaldunon gogoan: zientzia kognitiboaren begirada - Itziar Laka, Hizkuntzalaria, EHU-ko katedraduna, Gogo elebiduna ikerketa taldearen zuzendaria
- 11:10-11:30 : Kafe pausa
- 11:30-12:00 : Zein da oraiko ikasleen eskolatzeko moldatzen dugun euskara mota? - Jon Casenave, unibertsitateetako irakaslea (Université Bordeaux-Montaigne, UPPA) Euskal ikasketen sailean, Euskal literatura eta euskararen didaktika aztertzen ditu, IKER-UMR 5478 laborategian. Itziar Idiazabal, unibertsitateetako irakaslea (EHU), EHU-ren Munduko Hizkuntza Ondarearen UNESCO Katedraren kidea
- 12:00-12:30 : Euskaltzaindiaren ibilbideak euskararen estandarizazioan - Miriam Urkia, Andres Urrutia eta Xarles Videgain (Euskaltzaindia)
12:30-14:00: Bazkari librea (bertan bazkaltzeko aukerak badira)
14:00-16:20: Euskararen erabilera eta nortasuna
Moderatzailea: Karine Etxeberri, doktoregaia antropologia sozialan (EHESS)
- 14:00-14:30 : Hiztunak plazan! - Viviane Ithurssary, Mintzalasai, BAM elkarteak. Jenofa Berhokoirigoin Hirigarai, Euskaraldiaren koordinatzailea Ipar Euskal Herrian
- 14:30-15:00 : Komunikabideak, herria batzeko, euskararen bidez - Eneko Bidegain, irakaslea Mondragon Unibertsitatean, kazetaria, idazlea
- 15:00-15:20 : Kafe pausa
- 15:20-15:50 : Euskalgintza eta feminismoa: bidaikidetza oparo posible bat - Lorea Agirre Dorronsoro, kazetaria, kultur antropologian masterduna, EHU-ko feminismoa eta genero berdintasuneko doktoregaia, Jakin aldizkariko zuzendaria
- 15:50-16:20 : Indarguneen angelutik, norabideari begira - Jon Sarasua, irakaslea Mondragon Unibertsitatean, kulturgilea, Garabide elkarteko kidea
16:20-16:30: Kolokioaren bukaera
Xehetasunak
- Euskal kultur erakundea
- Kontaktua : 05 59 93 25 25 - karine.etxeberri@eke.eus edo lekumberri@eke.eus
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)