Euskal Kultur Erakundea "948 Merkatua–Nafarroako arteen Merkatua"-ren bigarren edizioan
Mugaz gaindiko kultura lankidetza sailaren kari, Euskal kultur erakundeak 2018ko azaroaren 21, 22 eta 23an Iruñan iraganen den 948 Merkatua-Nafarroako arteen Merkatuan parte hartuko du, hainbat proposamen artistikoren bidez. Horrez gain, hitzaldi bat eskainiko du Etxepare Institutuarekin batera Aquitaine.eus programaren aurkezteko. EKEk ekitaldi horretan parte hartzen du Aquitaine.eus programaren karietara eta Akitania Berria eskualdeko kultura agentzia bezala.
948 merkatua deitu Nafarroako arteen merkatuaren bigarren edizioa Iruñean eginen da 2018ko azaroaren 21, 22 eta 23an. Kulturaren sektoreko feria profesional honek artista eta profesionalak bildu eta diziplina anitzeko proposamen artistikoak programatuko ditu.
Hona ondotik, karia hortara Euskal kultur erakundeak proposaturiko ekitaldiak:
- ARTE ESZENIKOAK: 2018ko azaroaren 21a, 18:30etan, Baluarte Batzar Jauregian: Las Hermanas Caronni / Benjamin Colin / Kukai Dantza / Patxi Laskarai
- ZINEMA: 2018ko azaroaren 22an, 18:30etan, Nafarroako Filmotekan: Basahaideak - Elsa Oljar-Inès
- MUSIKA: 2018ko azaroaren 22an, 20:00etan, Joaquín Maya Musika Eskolan: Belatza taldea
-
ARTE ESZENIKOAK: 2018ko azaroaren 22an, 21:15etan, Gaztelu Plazan: Bilaka "Negua"
-
HITZALDIA: 2018ko azaroaren 22a, 10:00etan, Baluarte Batzar Jauregian: Aquitaine.eus: mugaz gaindiko elkarlan kulturala euroeskualdean gaiaren inguruan, Pantxoa Etchegoin (Euskal Kultur Erakundea) eta Imanol Otaegi-rekin (Etxepare Euskal Institutua)
Xehetasunak
- 948 Merkatua webgunea
- Euskal kultur erakundea (Frank Suarez): 05 59 93 25 25
- aquitaine.eus
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)