Euskal ipuin tradizionalen berridazketaz
Azaroaren 22an, 18:00etan, Baionako Euskal museoan, Errusiako Zientzien Akademiako hizkuntzalaritza Institutuko Natalia Zaika ikertzailea XIX. mendeko euskal ipuin tradizionalen berridazketaren historiaz mintzatuko da. Euskal etnopoloaren labelaren karietara antolatu ahozkotasunari buruzko mintegiaren baitan.
Mintzaldiak XIX. mendeko euskal ipuin tradizionalen berridazketaren historia aztertuko du. Horretarako, Natalia Zaikak Webster eta Vinson-en eskuizkribuak konparatuko ditu, Websterrek ipuin guzi horiek nola bildu eta berridatzi dituen ulertu nahian. Zuberoako eta Baxenabarreko errientek bildutako ipuinak ere aipatuko ditu (Cerquand-ek antolatu bilketa), baita ere ipuin horien itzulpena euskaratik frantsesera.
Mintzaldia frantsesez, bat-bateko itzulpena euskaraz.
Ahozkotasunari buruzko mintegiaren karietara.
Xehetasunak
- Euskal kultur erakundea - Terexa Lekumberri
- Ikus hitzaldiaren bideoa
- www.etnopoloa.eke.eus
- Baionako Euskal Museoa
- 2018-2019ko mintegiaren egitarau osoa (PDF)
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)