Sortzez eleaniztunak edo elebakarrak? Hori da galdera
2017an emana izan zaien "Etnopolo" labelaren karietara, Euskal kultur erakundea-k eta EHESS eskolak ahozkotasunari buruzko mintegi bat antolatzen dute Baionan. 2017an bi hitzaldi eta urte hastapen honetan beste lau iragan ondoan, hurrengo hitzordua maiatzaren 15ean finkatua da, 17:00etan Baionako Euskal museoan. Egun horretan, Amsterdameko Unibertsitateko Enoch Aboh Hizkuntzaren Zientzietako irakaslea, "Sortzez eleaniztuna edo elebakarra ? Hori da galdera... " gaiaren inguruan mintzatuko da. Mintzaldia urririk izanen da eta deneri irekia.
Enoch Aboh, Hizkuntzaren Zientzietako irakaslea, Amsterdameko Unibertsitatea
Aktore publikoek, eleaniztasuna ardura oztopo bat bezala ikusten dute, hizkuntza estandarraren ikasterako, eskolako lorpenerako edo kohesio nazionalerako. Azkenik, jarrera aldaketak ikus daitezke hizkuntza batzuekiko, hala nola, ingelesa, alemaniera edo txinerarekiko. Hizkuntza hauek abantail ekonomikoak eskain litzaketeelakoan, autoritate administratiboek hizkuntza hauen ikasketa bultzatzen dute gazte-gaztetatik. Hala ere, egitate honek ez luke hizkuntza gutxituen patua gorde behar. Hizkuntza gutxituek ez baitute elebiduntasun mota horretako arrakastaz gozatzen. Hizkuntza gutxituetako hiztunei, hizkuntza estandarreko monolonguismoa zaie aurkeztua aukera bakar bezala. Baina Estadoek goraipatzen duten elebakartasuna jendearen kognizioarentzat onurarik ba ote du?
Azken urteetako neurozientziatako ikerketek azpimarratzen dituzte eleaniztasunaren onurak haurtzarotik haste. Enoch Aboch-ek erakutsiko digu denak eleanitzak sortzen garela. Berezko gaitasun kongnitibo hauen ezeztatzea, jendeen gaitasun kognitiboen ahultzea dakarrela argumentatuko du.
Mintzaldia frantsesez, bat-bateko itzulpenarekin euskaraz
Xehetasunak
Ahozkotasunari buruzko mintegiaren karietara
- Euskal Kultur Erakundea : 0 (033) 5 59 93 25 25 / info@eke.eus
- Ikus hitzaldiaren bideoa
- www.etnopoloa.eke.eus
- 2017-2018ko mintegiaren egitarau osoa (pdf)
- Ahozkotasunari buruzko mintegia Baionan - Albistea irakur
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)