Elise Archambault eta Jean-Christian Irigoyen "Galtxetaburu" Kaperan A Kapela

2018/10/03

2018ko urriaren 6an, larunbat arratsaldeko 7etan, Elise Archambault kantariak eta Jean-Christian Irigoyen "Galtxetaburu" musikariak emanaldi berezi bat eskainiko dute Hendaiako Abbadia Behatoki Jauregian. Kontzertu hau Hendaiako Hiriak, Euskal kultur erakundeak eta Hendaye Tourisme elkarteak antolatzen dute Kaperan A Kapela zikloaren barnean.

Elise Archambault eta Jean-Christian Irigoyen "Galtxetaburu" Kaperan A Kapela
  • Elise Archambault : Kantu lirikoa
  • Jean-Christian Irigoyen "Galtxetaburu": esku soinua

Kaperan A Kapela zikloaren urteko bigarren hitz orduarentzat, 2 artisten arteko topaketa berezi bat entzuten ahalko da euskal kantu lirikoaren inguruan.

Elise Archambault, kantari lirikoa, sopranoa da. Jean-Christian Irigoyen « Galtxetaburu » esku-soinularia da. Gaualdi honetan, kantuaren bidez, usaiaz kanpoko bideetan eramanen gaituzte, Aita Donostiaren musika lanak lagun. Manex Pagolaren hitz eta musika ederrak ere entzungai izanen ditugu, nundik ez. Bai eta ere sorpresa batzu, bat batean, bazterren harrotzeko.

Prezioa: 10€ (tokian berean) / 9€ (aitzinetik)

Kasu! leku kopurua mugatua da (aitzinetik lekuen erostea aholkatua da)

Xehetasunak

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)