Egile eskubideak ikusgarrigintzan

2018/11/22

Azaroaren 29an, 18:00etan, Euskal kultur erakundeak eta Profession Sport & Loisirs eta Instep Aquitaine egiturek eraman DLA dispositiboak Autore eskubideak ikusgarrigintzan gaiaren inguruko informazio gaualdi bat antolatzen dute Uztaritzeko Lapurdi gelan. Gaualdia, Combustible bulegoko Carine Puyo andereak animatuko du. Parte hartzea urririk da, baina izena eman behar da.

Egile eskubideak ikusgarrigintzan

Ikusgarrigintza alorrean antolatu ekitaldiek zepo eta betebehar anitz ekartzen ahal dituzte, bereziki administratiboki. Egile eskubideak hauetarik batzuk izaten ahal dira. Mintzaldi honetan, elementu orokorrak aurkeztu ondoren, ibilbide praktikoak proposatuko dira ulermena laguntzeko eta lasaitasun osoz aritzeko asmoz.

  • Egile eskubideen eta irudi eskubidearen oinarriak ulertu (bereziki haurrenak)
  • Eskubide kudeaketaz arduratzen diren egitura zibilen ezagutza: SACEM, SACD, CNV, ADAMI, Artisten etxea, etabar
  • Antolatu ekitaldiaren arabera, jakin zein eskubide kudeaketa egiturarekin harremanetan sartu behar den.

Xehetasunak

  • Euskal kultur erakundeak eta DLA dispositiboak antolaturik
  • Xehetasunak eta izen emateak : Maia Etchandy (05 59 93 25 25 / )

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)