Durangoko Azokaren 53. edizioa

2018/12/02

2018ko abenduaren 5etik 9ra, Durangoko Azokak bere 53. edizioa ospatuko du Bizkaitar hiriko Landako gunean. Gerediaga elkarte antolatzailearen eta Euskal kultur erakundearen arteko partaidetzaren karietara, Ipar Euskal Herriko argitaratzaileen hainbat ekoizpen deskubritzeko parada izanen da.

Durangoko Azokaren 53. edizioa

53. edizioko leloa "DA! Asko dira" izanen da.

"Euskal kultura oparoa eta aberatsa da, eta aniztasun horren isla da Azoka". Gerediaga elkarteko lehendakaria den Nerea Mujikak dioen bezala, aurten, Azokak bere aniztasuna aldarrikatuko bait du edizio honetan.

Izpiritu hori atxikiz, Txakur Gorria sormen kolektiboa izan da aurtengo kartelaren egilea.

Iparraldeko parte hartzaileak dinamika hortan sartuko dira ere eta haien ekoizpenak naturalki sartzen dira lelo honen ildoan. Aurten ere berritasun ugarirekin izanen dira azokan.

Urtero bezala, proposamen anitza izanen da eta kultur ekoizpen zabal bat aurkitzen ahalko da: haur literatura, diskoak, eleberriak, argazki liburuak, egutegi bat, olerki bildumak, literatur aldizkariak…

Orain duela hamabi urte abiatu Gerediaga elkarte antolatzailearen eta Euskal kultur erakundearen arteko partaidetzari esker, Ipar Euskal Herriko ekoizpenak argiago agertzen dira Durangoko azokan. Urtero, azokan aurkeztuak diren berritasunen artean gutti gora behera %10 Iparraldeko ekoizpenak dira: aurten ere kasik 50 berritasun aurkitzen ahalko dira azokan.

Iparraldeko argitaletxeen ordezkariak Baionan (argazkia: Maia Etchandy - EKE)
Iparraldeko argitaletxeen ordezkariak Baionan (argazkia: Maia Etchandy - EKE)

2018ko ediziorako datu orokorrak

  • 2018ko kartelaren sortzailea: TXAKUR GORRIA sormen kolektiboa
  • Stand kopurua: 247
  • Autoekoizleak: 17
  • 200 kultur ekitaldi baino gehiago
  • Aurkeztuko diren berritasunak: 439
  • Liburuak: 304 · Diskak: 93 · Aldizkariak: 18 · Argitalpen elektronikoa: 1 · Bestelakoak (joko, agenda, egutegi, …): 23

Iparraldeko egituren datuak

  • 9 erakusmahain (Goienkale 21-29) + autoekoizle bat
  • 48 berritasun: 27 liburu, 20 diska (hauen artean 2 autoekoizpen), eta bestelako ekoizpen 1 (egutegia)
  • 12 kultur ekitaldi: kontzertuak, hitzaldiak, liburu aurkezpenak, ...

Iparraldeko egiturak

Aurten, Iparraldetik 11 egitura izanen dira azokan: 5 argitaletxe, 4 diskoetxe, bestelako egitura bat eta autoekoizpen bat. Iparraldeko partaide guzi hauek, espazio bateratu batean elkartuak dira urte guziz bezala (Goeinkale 21-29).

2018ko Iparraldeko ekoizpenen lagin bat (argazkia: Maia Etchandy - EKE)
2018ko Iparraldeko ekoizpenen lagin bat (argazkia: Maia Etchandy - EKE)

Elkar argitaletxearen Iparraldeko adarra Elkar-en mahai nagusian ordezkatua da. Autoekoizleen plazan (61&62), Iparraldeko talde bat atxematen ahalko da.  

  • Argitaletxeak: Maiatz, Ikas, Gatuzain, Zortziko & Elkar
  • Disketxeak: Agorila, ZTK, Saroia & Belarri
  • Beste egitura motak: Iparraldeko Ikastolak
  • Autoekoizpena: Antton Larrandaburu & Bitxiloreak

Xehetasunak

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)