Donibane Lohizuneko herri-memoriaren lekukotasunak mintzoak.eus webgunean

2018/12/20

2012an, Donibane Lohizuneko herriko etxeak bilketa bat sustatu zuen hiriaren memoria atxikitzeko, hainbat arlo aztertuz: eskulangintza, bizi ekonomikoa, soziokulturala eta kirola adibidez. Lekukotasun guziak Mintzoak.eus plataforman ikusgai dira orain, herriaren eta Euskal kultur erakundearen arteko partaidetza bati esker.

Donibane Lohizuneko herri-memoriaren lekukotasunak mintzoak.eus webgunean
Donibane Lohizuneko portua © EKE

Xan Airek eta Terexa Lekumberrik kudeatutako 15 elkarrizketez osatua da bilketa hori. Gehien-gehienak euskaraz eramanak izan dira.

Bilduma horretan daude:

  • 16 lekuko
  • 15 grabaketa (20 oren inguru)
  • 399 pasarte (lekukotasun zati)

Datu-base osoaren sareratzeaz Mathilde Baqué, Paueko eta Aturrialdeko Unibertsitateko ikaslea arduratu da, bere Master 2 "Ondarea eta Museoak" praktika ikastaldia EKE-n egiten zuen bitartean.

Gehiago jakin

Donibane Lohizuneko memorio kolektiboa www.mintzoak.eus webgunean

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)