Bertsulari ikasleak Arnagan Edmond Rostand idazlea ospatzen
Edmond Rostand idazle eta antzerkilaria sortu zen duela 150 urte eta hil duela 100 urte. Urte guzian, Kanboko herriko etxeak ospakizun ezberdinak antolatu ditu : mintzaldiak, erakusketak, kontzertuak, sorkuntza artistikoak, etabar. Euskal kultur erakundearekin eraiki partaidetzari esker, ikuskizun horietan bertsulariek ere toki bat ukanen dute, Kanboko Errobi ikastolako 6 ikasle gaztek bertsu batzu prestatu baitituzte artista handi honen ibilbide ezberdinen inguruan. Egin dituzten bertsuak aurkeztuak izanen dira, 2018ko azaroaren 9an, arratsaldeko 17:30etan, Arnagan (Orangerie gelan).
Ikasleekin batera, erakasleak ere hor izanen dira. Hain zuzen, Aimar Karrika eta Odei Barroso bertsulariek saio labur bat emanen dute toki hortan berean.
Xehetasunak
- Euskal kultur erakundea: 05 59 93 25 25
- Kanboko Herriko Etxea: 05 59 93 74 30
- Arnaga: 05 59 29 83 92
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)