"Azken itzulia" antzezlana Uztaritzen

2018/07/15

2018ko uztailaren 22an, 18:00etan, Chimères antzerki taldeak "Azken itzulia" antzezlana aurkeztuko du Uztaritzeko Lota plazan. Transmisioari buruzko alegi hunkigarri hau, Txomin Heguy-k egin Joël Jouanneau idazlearen "Dernier rayon" obraren euskarazko egokitzapena da. 

"Azken itzulia" antzezlana Uztaritzen

Aldébaran gizon zaharrak, bizikleta eskuan eta lehenagoko txirrindulari arropetan, bere haurra igurikatzen du, atzeman duen haurra, gaur arte gorderik izan duen haurra … Ibilaldi baten egitera eramaten du, eta pedalei eraginez, bidenabar naturaz duen ezagutza irakasten dio eta txirrindulariaren ixtorio-mixterio guziak.

  • Idazlea: Joël Jouanneau
  • Egokitzapena: Txomin Heguy
  • Taula zuzendaritza: Jean-Marie Broucaret & Catherine Mouriec
  • Jokalariak: Txomin Heguy & Patxi Uzcudun
  • Musikariak: Jesus Aured eta Jean-Christian Irigoyen
  • Eszenografia: Sophie Bancon
  • Teknikalaria: Pantxoa Claverie

Euria baldin bada, emanaldia "Bilgune" gelan iraganen da

Xehetasunak

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)