Argia dantza taldearen "Martin Zalakain" sorkuntzaren aurkezpena Baionan
Bere 50. urtebetetzearen karietara, Euskal Herriko arte herrikoien erreferentzia nagusienetarik bat den Argia dantza taldeak euskal literaturako ezinbesteko kondaira den Zalakain abenturazalea obran inspiratu ikusgarri berri bat taularatzen du. Ikusgarria bi aldiz ikusten ahalko da Baionako Antzokian : otsailaren 17an 20:30etan eta otsailaren 18an 17:00etan. Txartelak oraidanik erreserba daitezke.
Pío Barojak 1908an idatzi abentura eleberri honek Martin Zalakainen historia harrigarria kontatzen digu, haurtzarotik heriotzeraino, XIX. mende bukaerako Euskal Herriko kontestu historikoan (hirugarren gerla karlista eta bizimodu tradizionala) erahila izan zelarik.
Martin Zalakain-entzat, Juan Antonio Urbeltz koreografoak Harkaitz Canoidazlearekin eta Ander Lipus taula zuzendariarekin lan egin du, euskal dantza tradizionalaren lengoaia eta itxura berritzeko asmoz, dantza eta emozioa elkartzen dituen narrazio modelo berri bat sortuz. Ikusgarria Xiberoko antzerki tradizioan oinarritzen da, pastoralan bereziki, baina ere italiar Pizkundeko aberastasunetan, Luis XIV.ak Frantzian asmatu balletan edo XX. mendeko errusiar Balletetan.
Taula gainean, Ander Lipus antzezleak, kontakizunaren kontalariak, Pío Baroja ordezkatzen du.
Euskal Herri osotik etorri dantzari eta musikari andana bat bilduak dira Martin Zalakain-en gorabeheren antzezteko.
Ikusgarria euskaraz, frantses gaintituluekin.
Xehetasunak
- Tfnoa : 05 59 58 73 00
- "Martin Zalakain" ikusgarria - Xehetasunak
- Hego Akitaniako Eszenatoki Nazionala
- Hego Akitaniako Eszena Nazionalak eta Euskal kultur erakundeak elkarrekin antolaturik
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)