Ahozkotasunari buruzko mintegia Baionan

2018/01/08

2017an emana izan zaien "Etnopolo" labelaren karietara, Euskal kultur erakundea-k eta EHESS eskolak ahozkotasunari buruzko mintegi bat antolatzen dute Baionan. Lehen bi hitzaldiak 2017an iragan ondoan, 2018an ere hainbat hitzordu proposatuak izanen dira Euskal Museoan. Mintzaldiak urririk dira eta deneri irekiak. Ondoko hitzordua urtarrilaren 11n finkatua da, Xabier Paya Ruiz ikertzailearekin.

Ahozkotasunari buruzko mintegia Baionan
© EKE

Frantziako Kultura ondare immaterialaren Batzorde Nazionalak Euskal Kultur Erakundeak eta EHESS (Gizarte Zientzietako Goi Mailako Ikasketen Eskola) eskolak aurkeztu partaidetzari "Ethnopôle basque - Euskal Etnopoloa" labela eman dio 2017ko urtarrilaren 12an.

Ahozko ondarea eta ondare immateriala "Ethnopôle basque - Euskal Etnopoloa"-ren ikerketa eta ekintza gaietarik bat da. Horren karietara, 2017-2018an, EKE-k, EHESS eskolarekin partaidetzan (Georg Simmel Zentroa), zazpi hitzorduz osatuko den lehen mintegi bat antolatuko du, ahozkotasunaren gaiaren inguruan.

Egitaraua

Mintzaldiak euskaraz ala frantsesez eginen dira, bat-bateko itzulpenarekin

Xehetasunak

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)