Abian da Euskal Etnopoloaren 2018-2019ko mintegia
2017an emana izan zaien "Etnopolo" labelaren karietara, 2018-2019an, Euskal kultur erakundea-k eta EHESS eskolak ahozkotasunari buruzko mintegi ziklo berri bat antolatzen dute Baionan. Lehen hitzordua urriaren 18an finkatua da, 18:00etan Baionako Euskal Museoan. Egun horretan, Florence Descamps (Historia garaikidean zuzentzeko ahalmena duen Konferentzia irakaslea Goi Mailako Ikasketen Eskola Praktikoan) Ahozko artxibotik ondare immaterialera: nola heldu? gaiaren inguruan mintzatuko da. Mintzaldia urririk izanen da eta deneri irekia.
XX. mendearen azken laurdenaz geroztik, giza eta sozial zientziek, ondare erakundeek eta elkarteek ahozko corpus anitz bildu eta artxibatu dituzte. Baina zer egin grabatua izan den hitzarekin? Ahozko lekukotasun bilduma horiek ondare estatusa lortzen ahal ote dute?
Xehetasunak
- Euskal kultur erakundea - Terexa Lekumberri
- www.etnopoloa.eke.eus
- Baionako Euskal Museoa
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)