Zineskola dispositiboa: ikasleak euskarazko zinemara

2017/05/15

2017ko maiatzaren 2tik 21a arte, Ipar Euskal Herriko 50 eskoleko 3000 haurrek izena emana dute, Zineskola dispositiboaren karietara Udalekuk eta Euskal kultur erakundeak antolatu zine emanaldietara joateko. Bi filma ikusgai izanen dira hamar zine gelatan : Benjamin Renner eta Vincent Patar-en Ernest eta Célestine (3-7 urte) eta Alain Gagnol eta Jean-Loup Felicioli-ren Phantom Boy (8-12 urte).

Zineskola dispositiboa: ikasleak euskarazko zinemara

Euskarazko zinemaren hedapenaren alde daraman ekintzaren karietara, Euskal Kultur Erakundeak Udaleku elkartea sustengatzen du, egitura honek euskarazko aisialdi jarduerak eskaintzen dituelarik.

Alabaina, Udalekuk euskaraz ikasten duten lehen mailako haurrei euskarazko animazio filmak proposatzen, antolatzen eta eskaintzen dizkie, ikasle horiek lurraldeko ikasle kopuruaren %40a osatzen dutelarik.

Aurten, Zineskola dispositiboa plantan eman dute Zineuskadiko laguntzarekin bai eta Atalante zinema gelarekin eta Cinévasion sarearekin ere. Azken honek 7 zinegela elkartzen ditu: Donibane Lohizune, Donibane Garazi, Maule, Hendaia, Kanbo, Hazparne eta Donapaleukoa.

Helburua haurrei euskarazko eta kalitatezko animazio filmak proposatzea da, erakasleak desmartxa honetan laguntzea, eskoletatik kanpo euskararen erabilpena sustatzea eta eskaintza hau ahalik eta ikasle gehienen gana helaraztea.

Emanaldi horien ondoan, ikasleek lan berezi bat egin dute erakasleek aitzinetik jasotako materialari esker. Euskarazko zinemaren inguruko ekintza honek, haurren heziketarako baliagarria izan nahiko luke.

Xehetasunak

 

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)