Zinegin 2017

2017/11/13

2017ko azaroaren 16tik 19ra, Zinegin festibalaren 6. edizioa iraganen da Hazparnen. Dokumentalak, animazioak, fikzioak... Lau egunez, euskarazko hainbat film ikusteko parada izan da. Euskal kultur erakundea partaide da.

Zinegin 2017

Zinegin festibala 2012an sortu zuten Eihartzea Kultur Etxeak, Ttattola Gaztetxeak eta Haritz Barne zinegelak. Geroztik bere hastapeneko xedea beti atxiki du : euskarazko zinemagintzaren ezagutaraztea eta ekitaldi kultural horren karietara, euskarazko sorkuntzari buruz eztabaidan aritzea. 

Mota guzietako filmak ikusten ahalko dira (dokumentalak, animazioak, fikzioak, esperimentalak), bai eta gustu guziendako. Arrazoin komertzialengatik, aurten atera diren film "handienak" ez dira Zinegin-en ikusgai izanen, baina hautu handia izanen da halere.

Aurten, besteak beste, literatura eta zinema uztartuko dira. Alabaina, Koldo Izagirre idazlea Ke arteko egunak filma aurkeztera etorriko da. Bestalde, Patxo Telleria zinemagileak erakatsiko digu literatura-obra bat nola egokitu daitekeen film baten egiteko. Azkenik, Joseba Sarrionandia idazleari buruzko filma ikusteko parada izanen da ere.

Aurten ikusten ahalko diren filmak : Joseba Sarrionandia, hemen eta han - Igelak - Bi txirula - Euskara munduan, besteen ahotan - Oskara - Ke arteko egunak - Ikuska 20 - Alaba zintzoa - Nur eta herensugearen tenplua - Dominica - Pasaiako badia - Akabuko martxea - Laburdum - Gutik zura - Lepe Arberoan, komunikazio ez bortitza bizitzen

Xehetasunak

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)