"Ramiro Arrue" erakusketaren bisita gidatua euskaraz
2017ko irailaren 17an, "Ramiro Arrue" erakusketaren euskarazko bisita gidatu bat antolatua da Biarritzeko Bellevue Kasinoan. Céline Mirhail-Arrosagaray margolaria eta Sustrai Colina eta Odei Barroso bertsulariak hor izanen dira euskal margolari ospetsuaren obrei buruzko komentarioen egiteko.
"Ramiro Arrue (1892-1971) abangoardiaren eta tradizioaren artean". Hau da Biarritzeko hiriak antolatzen duen erakusketa handiaren izenburua. Izan ere, aurkeztuak diren 300 obrei esker, margolariaren bilakaeraren erakusketa eder bat antolatu du.
Karia hortara, Céline Mirhail-Arrosagaray-k eta Sustrai Colina eta Odei Barroso bertsulariek euskarazko bisita gidatu berezi bat eskainiko dute 10:00etan eta 15:30etan.
Xehetasunak
- Tfnoa : 05 59 41 57 54 (toki mugatuak)
- Entzun Philippe Oihanburu Ramiro Arruez mintzo (Gure Irratia)
- Biarritzeko Hiriak, Milakolore elkarteak eta Bertsularien Lagunak elkarteak antolaturik
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)