Serie digital baten sortzeko deialdia
Next Station plataformak euskal sortzaileak bilatzen ditu euskaraz eta 4K teknologian lehen serie digitala sortzeko. Deialdia edozeini zuzendua da. Horretarako, proposamenaren bideo bat bidali behar da 2017ko abenduaren 15eko berantenaz. Irabazleak, besteak beste Euskal Telebistak hedatuko duen serie bat filmatzeko aukera izanen du.
Eiken Klusterrak eta EITBk gidatutako Next Station plataformak ideien lehiaketa bat antolatzen du. Parte hartu nahi duen edozeinek telesail baten ideia nagusia bideo selfie baten bitartez nextstationclub2@gmail.com helbidera bidali eta Next Station plataformako formularioa bete beharko du abenduaren 15a baino lehen.
Urtarrilan, hautatuak izanen diren hiru sortzaileek egonaldi bat eginen dute Bilboko Berri Faktorian.
Horren ondotik, hautatua izanen den sortzaileak beste egonaldi bat eginen du profesional batekin Donostiako Tabakaleran. Serie-a bera 2018an ekoiztua izanen da. ETBk emanen du eta nazioartean ere zabalduko da.
Xehetasunak
- Next Station - Deialdia (pdf)
- www.nextstation.club
- Kontaktua : 0033 (0)7 50 43 98 64 (Jokin) / jokin@jok-films.com
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)