Maiatzen 33. Solasaldiak Baiona eta Iruñan
Maiatz elkarteak antolatzen dituen Literatur Solasaldien 33. edizioa maiatzaren 17, 18 eta 25ean iraganen da Baionan eta Iruñan. Maiatz aldizkariaren 64. zenbakia aurkezteaz gain, hainbat hitzordu antolatuak dira bi hirien arteko kultura harremanak azkartu nahian. Euskal kultur erakundea partaide da.
Egitaraua
Maiatzaren 17an, arratsaldeko 19.00etan, Baionako Euskal Museoan
- 19:00 Maiatzen bidean liburuaren aurkezpena Euskaltzaleen Biltzarraren eskutik: Mizel Jorajuria
- 19:30 Bakea nola? barkamena, damutzea eta urrikalmena literaturan. Itxaro Borda (Odolak su gabe diraki antzerkiaz) eta Juan Gorostidi (Zazpigarren heriotza liburuaz)
- 20:30 Musikaldia: Pantxix Bidart eta Jurgi Ekiza
Maiatzaren 18an, arratsaldeko 19.00etan, Baionako Euskal Museoan
- 19:00 Maiatz 64 aldizkariaren aurkezpena
- 19:30 Hiru idazle nafartar “Historia eta imaginarioa” sailean:
Rosa Arburua: Historia sendimendutik
Aingeru Epaltza: Hiri buruzagiak
Luis Garde: Ezkabako ihesaz
- 20:30 Bideo emanaldia Irudipenezko istorioak Hatsa elkartearen eskutik
Maiatzaren 25ean, Iruñean
- 17:00 Bisita gidatua: “Iruñea, hiri buruzagi. Baskoniatik Nafar Estatura.” Iruñearen, Euskal Herriko hiriburuaren, irakurketa historiko-politikoa egiteko ibilbidea. Gaizka Arangurenen eskutik.Labrit Pilotalekuaren ondoan hasiko da. Condestable Jauregiko goiko gelan.
- 19:00 Bideo emanaldia: “Irudipenezko istorioak” Hatsa elkartearen eskutik
- 19:30 Irakurketa literarioa: "Historia eta imaginarioa"
Danserie Ensemble: musika
Itxaro Borda: Shakespeare eta Nafarroa
Marikita Tanburin: Agoteak eta Nafarroa
Lucien Etxezaharreta: Historia eta euskal imaginarioa
Xehetasunak
Antolatzaileak : Iruñeko Karrikiri Elkartea eta Zaldiko Maldiko Elkartea, Baionako Maiatz Argitaletxea eta Zizpa Gaztetxea eta Senpereko Hatsa Elkartea
Kontaktua : Maiatz Argitaletxea (Lucien Etxezaharreta): 0033 06 37 12 06 14 / maiatz@hotmail.fr
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)