"Larraldea saria" bertsupaper lehiaketa
2017ko otsailean Senpereko bertsulariei eta ditxolarei egin omenaldiaren haritik, Lapurdi 1609 eta Bertsularien Lagunak elkarteek bertsupaper lehiaketa bat antolatzen dute. Karia hortara, nahi duenak bere bertsu idatziak igortzen ahal ditu 2017ko azaroaren 1.a aitzin. Sari banaketa 2017ko abenduaren 3an eginen da.
Lehiaketak bi maila bereizten ditu : gazteen maila (17 urtera artekoak) eta helduen maila (18 urte edo gehiagokoak)
Bertsupaperak helbide honetara igorri behar dira 2017ko azaroaren1.eko berantenaz :
- Lapurdi 1609 elkartea - Larraldea bertsopaper lehiaketa - Larralde, Amotze auzoa - 64310 Senpere edo emailez : lapurdi1609@laposte.net helbidera
Sari banaketa ekitaldia abenduaren 3an iraganen da Larraldean, goizeko 10:00etan.
Xehetasunak
- Tfnoa : 05 59 54 15 04
- Bertsupaper lehiaketaren oinarriak eta baldintzak (pdf)
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)