"Jo Maris-i milesker" kantaldia
2017ko azaroaren 19an, arratsaldeko 4etan, Jo Maris musikagile eta musikariaren eskertzeko kontzertu berezia antolatua izanen da Donibane Garaziko elizan. Aldudarrak Batasunak hainbat artista gomitatu ditu hortarako.
Urtetan Euskal Herrian lan ikaragarria egin du Jo Marisek kantugintzan. Sortzaile, harmonizatzaile, hainbat talde sortu edo zuzendu ditu. Hala nola, Nekez Ari, Gazteak, Perruketak, Iguzki Lore, Lasaiki...
Hainbat kantari lagundu ditu hala nola Manex Pagola, Ozenki, Kantiruki ... Ernest Alkhat-ekin anitz lan egin du. Nahiz ez den euskalduna, euskal kulturaren zerbitzari handi bat bezala kontsideratzen dugu. Hortarako da kantaldi hori antolatua.
Hor kausituko dira kantari eta musikari frango, denek guti edo aski Jo Marisen bidea kurutzatu dutenak. Denek milesker erran nahi diote. Deneri idekia den ikusgarria izanen da, denen parte hartzearekin.
Aipatu behar da ere, Jo Maris-ek "Les tortues n'ont pas d'ailes" autobiografia berriki argitaratu duela ZTK Liburuak argitaletxearekin. Bestalde, gogoratu Euskal kultur erakundearen esku utzi dituen partiturak beti kontsultagarri direla.
Xehetasunak
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)