Informazio bilkura elkarte kudeatzaileen legezko arduretaz

2017/09/17

Euskal kultur erakundeak eta Pirinio Atlantikoetako DLA tokiko laguntza dispositiboak (Sport Pyrénées Emploi / Instep Aquitaine) informazio bilkura antolatzen dute irailaren 28an, Ikas euskal pedagogia zerbitzuan, 18:00etan, Uztaritzen. Elkarte kudeatzaileen legezko ardurak izanen dituzte solasgai. Izena eman behar da.

Informazio bilkura elkarte kudeatzaileen legezko arduretaz
Argazkia: Jakes Larre - EKE

Gaia: elkarte kudeatzaileen legezko ardurak. Erantzunkizun zibila, erantzunkizun penala, asegurantzak. Zein dira lehendakariarentzat arriskuak, langilearentzat ?

Elkarteek betebehar orokor batzu badituzte, baina ere beste betebehar batzu beren lan sailaren araberakoak :

  • Istripu baten kasuan, noren erantzunkizuna da ?
  • Zer arrisku ditu lehendakariak, langileak ?...

Kasu, leku kopurua mugatua da.

Xehetasunak

 

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)