Hernandorena bertsu sariketa 2017

2017/10/24

Urriaren 27tik azaroaren 25a arte, Hernandorena bertsu sariketaren edizio berri bat ospatuko da Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Xiberuan. Euskal Herri guziko 18 bertsulari gazte lehiatuko dira hiru kanporaketetan eta horietatik sei Baionan iraganen den azaroaren 25eko finalean. Euskal kultur erakundea partaide da.

Hernandorena bertsu sariketa 2017

Hernandorena bertsu sariketaren aurtengo edizioak aldaketa batzuk izanen ditu. Alabaina, azken urteetan egun bateko sariketa izan bada ere, lau eguneko sariketa izanen da aurtengoa, hala nola, hiru kanporaketa eta finala.

Saio bakoitzean 6 bertsulari izanen dira lehian eta 3 epailek puntuatuko dituzte haien lanak. Saio guziak gaztetxetan izanen dira eta bertako gazteek antolatuko dute saio bakoitza Bertsularien Lagunak elkartearen eskutik. Gaien sorkuntza eta aurkezpenaz antolakuntzan parte hartu duten gazte asanbladako kideak arduratuko dira.

KANPORAKETAK

FINALA

Bertsulariak : Peru Abarrategi, Aratz Igartzabal, Maider Arregi, Koldo Gezuraga, Aitor Bizkarra, Sarai Robles, Kerman Díaz, Maialen Akizu, Asier Rubio, Nahia Sasco, Maddi Sarasua, Unai Mendiburu, Aitor Servier, Eli Pagola, Elixabet Etxandi, Jon Gurrutxaga, Joanes Illarregi, Asier Galarza

Xehetasunak

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)