Hernandorena bertsu sariketaren finala Baionan

2017/11/21

Hernandorena bertsu sariketaren finala azaroaren 25ean iraganen da Baionan. Urriaren 27tik,  Euskal Herri guziko 18 bertsulari gazte lehiatu dira Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Xiberuan antolatuak izan diren hiru kanporaketetan. Horietatik seik parte hartuko dute Lauga gelan 21:00etan hasiko den finalean. Euskal kultur erakundea partaide da.

Hernandorena bertsu sariketaren finala Baionan

Hernandorena bertsu sariketaren aurtengo edizioak aldaketa batzuk izan ditu. Alabaina, azken urteetan egun bateko sariketa izan bada ere, lau eguneko sariketa izan da aurtengoa, hala nola, hiru kanporaketa eta finala.

Saio bakoitzean 6 bertsulari izan dira lehian eta 3 epailek puntuatu dituzte haien lanak. Saio guziak gaztetxetan izan dira eta bertako gazteek antolatu dute saio bakoitza Bertsularien Lagunak elkartearen eskutik. Gaien sorkuntza eta aurkezpenaz antolakuntzan parte hartu duten gazte asanbladako kideak arduratu dira.

Lehen kanporaketa Donibane Garaziko gaztetxean iragan da urriaren 27an, bigarrena Atharratzeko Prefosta elkartean azaroaren 3an eta azkena Itsasuko Goxoki gaztetxean azaroaren 17an. 

Hauek dira finalean arituko diren sei bertsulariak : Maider Arregi, Nahia Sasco,  Aitor Servier, Aratz Igartzabal, Jon Gurrutxaga, Maialen Akizu

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)