Euskal Herriko haurrentzako antzerkiari buruzko lan-jardunaldiaren bilduma sarean da
Donostia 2016 fundazioak, Euskal kultur erakundeak eta SAREAk (Euskal Antzoki Sarea) Euskal Herriko haurrentzako antzerkiari buruzko lan-jardunaldia antolatu zuten Donostiako Ernest Lluch Kultur Etxean, urtarrilaren 24an. Topaketan honetan kasik 70 lagunek eman zuten izena. Egunaren bilduma sarean da.
Haurrei zuzendutako euskal antzerkiaren egungo egoeraren inguruan hausnartzea zen helburua, etorkizuneko erronkak identifikatzeko eta arte horren hobekuntza, garapena eta jasangarritasunerako aukerak aztertzeko xedearekin.
Eremu horretan parte hartu ohi duten eragile guztiei zuzendua zen eguna: mugaren bi aldetako programazio-arduradunak (Iparraldea/Hegoaldea), haurrentzako antzerkian espezializatutako sortzaileak/konpainiak eta hezkuntza-sektoreko eragileak.
Parada izan zen ere KIMU 2015 deialdian aukeratuak izan ziren artisten ikerketa-lanen (Amaia Hennebutte, Eneritz Zeberio eta Ainara Gurrutxaga) aurkezteko, performance baten bitartez.
Xehetasunak
- Egunaren bilduma (PDF)
- Ikus programa (PDF)
- Frank Suarez - EKE
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)