"Euskal etnopoloa" hitzarmenaren izenpetzea

2017/06/24

"Euskal etnopoloa" hitzarmenaren izenpetze ekitaldia ekainaren 23an iragan da Baionako Arteen hiria izeneko goi-mailako arte eskolan. Arnaud Littardi, Akitania-Berriko kultura ekintzetarako zuzendaria, Mikel Erramouspé, Euskal kultur erakundeko lehendakaria eta Rainer Maria Kiesow jauna, Georg Simmel ikerketa zentroko zuzendaria izan dira izenpetzaileak.

"Euskal etnopoloa" hitzarmenaren izenpetzea
© Jakes Larre (EKE)

Iparraldeko goi-mailako Arte eskolako zuzendaria den Delphine Etchepare-k ireki zuen ekitaldia. Ondotik Gérard Lenclud antropologoak komunikazio bat egin zuen (CNRS-eko ohorezko ikerketa zuzendaria eta Pariseko Frantziako Kolegioan, sozial antropologiaren Laborategiko kidea). Gaia: Ondarea eta sorkuntza, antropologo baten gogoetak.

Hitzarmenaren izenpetze ofiziala eta gero, artista ekitaldi batekin bukatu zen goiza. Parte hartzaileen artean: Bilaka taldea, Philippe de Ezcurra eta Sustrai Colina bertsularia.

Arratsaldearekin Unibertsitateen eta goi mailako irakaskuntza artistikoaren arteko bilkura antolatu zen, obratu beharko diren lankidetza kuadroetaz mintzatzeko, Euskal etnopoloa zientzia ikerketen eta arte sorkuntzaren nazioarteko ikusmiran sar dadin.

Gehiago jakin

Argazki galeria

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)