"Dantz’Haka" ikusgarria Barkoxen
2017ko uztailaren 8an eta agorrilaren 4an, 21:30etan, Etxahun elkarteak "Dantz'Haka" ikusgarria antolatuko du Barkoxen. Sorkuntza honen xedea luzaz bizkar egon diren kirola eta kultura juntatzea da. Besteak beste, 50 antzerkilari eta 10 bat musikari ariko dira, dantza, kantua, antzerkia, argi jokoak edo bideoa uztartuko dituen ikusgarri honetan. Euskal kultur erakundea partaide da.
Sorkuntza berezi honetan Etxahun elkarteak hartu du xedetzat, luzaz bizkar egon diren kirola eta kulturaren juntatzea. Ikusgarrian zehar, erakutsi nahi dute ez direla bata besteaz hain urrun, eta batzuetan lotuak direla ere.
Gai aberats horren plazaratzeko 50 herritar gaztek parte hartzen dute, Xiberoko dantza edo errugbia nahasiz, helburu nagusia euskal historiako hiru gertakarien goraipatzea delarik.
• Orreagako gatazka : 778ko agorrilaren 15ean Euskaldunen garaipen handiena, Karlo handiaren armada xehatu baitzuten.
• Matalazen historia : Xiberoa su hartu zen 1661ean, Matalaz apeza buru zutela Xiberutarrak Louis XIV erregeari oldartu baizitzaizkion.
• Gernikako bonbardaketa : 1937ko apirilaren 26an. Hitler-en hegazkinek Gernikako herria bonbardatu zuten Frankoren sustengatzeko. Euskal libertateen herria erraustu nahi izan zuten.
Xehetasunak
- Etxahun elkarteak antolaturik : 06 82 29 64 39
- Sartzeak salgai : Barkoxen Vival saltegian eta Maulen Xibero Bio saltegian
- Prezioak : 13€ ; (dohainik 12 urte arte) ; Liburuxka : 2€
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)